Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Tosta Banda aniztasuna oinarri duen orkestra bat da, eta taldea osatzen duten musikariak Eskozia, Galizia, Frisia, Gales, Kornualles, Euskal Herria eta Irlandakoak dira. Guztiak dira hizkuntza gutxituen hiztunak, eta guztiek dute beren sustrai musikalak nahastu eta partekatzeko gosea, elkarrekin horiei forma berria emateko eta beren kultura txikiak musikaren aniztasunera hurbiltzeko.

Asmo handiko proiektua edo ametsa zen, baina iaz egia bihurtu zen. Beren herrialdeetan ezagunak diren musikari batzuk, musika-kalitate handikoak eta nazioartean musikan lanean dabiltzanak, elkartu egin ziren. Asteak lanean eman eta gero, Tosta Bandak lehen bira bat egin zuen iaz, eta arrakasta izugarria lortu zuten.

Banda osatzen duten zazpi kulturako kanta tradizionalak eta elkarrekin sortzen joan daitezkeen konposizio berriak eskainiko dituzte proiektuaren filosofian dagoen kulturarteko lankidetza praktikan jarriz.

Herrialde bakoitzeko bi kanta hautatu dira abestiak birmoldatu eta ikuspuntu ezberdin batetik jorratzeko. Tosta kanta ere sortu dute hizkuntza gutxitu guztiak parte hartzen dutelarik.

Kultura horietako instrumentuak, estiloak, erritmoak eta dantzak elkarrekin batuko dira sustrai horietako abestiak berrinterpretatu eta berrasmatzeko eta horrela eskaintzeko kontzertu-ikuskizun paregabe bat, indar bisual eta musikalez betea eta txikitasunaren eta aniztasunaren garrantzia islatzen duena, zeren kantuak dioen bezala, “…txikiak izan arren, elkarrekin sumendia gara!”

Proiekto zuzendaria: Igor Otxoa
Musika zuzendaria: Mixel Ducau
OREKA TXMixel Ducau: Alboka, gitarra, mambu klarinetea eta saxoa – Harkaitz Mtnez de San Vicente y Mikel Ugarte:Txalapartak – Iñigo Egia: Indiar tabla, kajoia, bendhir, tar, platos, bodhram…
GALICIAMónica de Nut: Ahotsa eta perkusioa
ESCOCIARona Wilkie: Ahotsa eta biolina
IRLANDACaoimhín Ó Fearghail: Ahotsa, irlandar gaita eta buzuki.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo