Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Izenak berak dioen bezala, talde familiarra da eta, esan gabe doa, bidaiaria, aldakorra gutxi bezala, eta horrek guztiak aukera eman dio estatuko jaialdi, klub eta areto handi guztietan jotzeko eta Europako herrialde askotan birak eta itzuliak egiteko. Zuzeneko emanaldi bizi eta ikusgarria eskaintzen duten blues alorreko musikarien aurrean gaude, kalitate eta baikortasunez beteriko taldearen aitzinean. Bizitzaren eta musikaren ospakizunak dira talde honen emanaldiak.

Nashvillen grabatutako “13th Avenue South” izeneko lanarekin sustrai amerikarra duten musikatik zehar bidaiatzea proposatzen dute.Bluesetik gospelera, swing, jazz, folka, zidekoa , kajuna, soul, cantry… musiketatik zehar, Nueva orleanseko jatorrizko doinura arte.

Aitor Cañibano: Gitarra
Eneko Cañibano: Baxua
Jon Kareaga: Ahotsa
Isi Redondo: Bateria
Mikel Azpiroz: Teklatuak
Alain Sancho: Saxoa

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo