Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Sebastián elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta pintoresko batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean. Baina, egun batez, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da! Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du. Barruan zer, eta JBren mezu bat, esanez Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela. Bere bila joateko eskatzen die JBk mezuan. Botilaren barruan, hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da! Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastián, Micho eta haien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin.

Ausart jokatu beharko dute, eta ezertxok ere ez ditu geratuko bi lagunak. Erabakia hartuta daukate: Uharte Misteriotsuaren bila abiatuko dira, eta eurekin ekarriko dute JB etxera bueltan.

Zuzendaritza: Amalie Næsby Fick, Jørgen Lerdam, Philip Einstein Lipski
Gidoia: Bo Hr. Hansen (Novela: Jakob Martin Strid)
Generoa: Animación
Musika: Fridolin T.S. Nordso
Herrialdea: Dinamarca
Urtea: 2017
Iraupena: 79´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo