Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Madril, 90eko hamarkada. Gaua da eta poliziak dei bat jasoko du. Izu-garrasien artean, haur batzuek adieraziko dute fenomeno arraroak gertatzen ari direla haien etxean, langile-auzo baten erdi-erdian. Bi egun lehenago, Verónicak, haien arreba zaharrak, ouija-ohol batekin jolastu zuen institutuan. Jakin gabe, naturaz gaindiko zer edo zer ulertezinari ireki berri dio atea, eta ordu gutxitan haien etxean kokatuko da. Gero eta kontrolaezinagoa eta, batez ere, arriskutsuagoa bilakatuko da.

Zuzendaritza: Paco Plaza
Gidoia: Fernando Navarro
Antzezleak: Sandra Escacena, Bruna González, Claudia Placer, Iván Chavero, Ana Torrent, Sonia Almarcha, Maru Valdivielso, Leticia Dolera
Argazkia: Pablo Rosso
Musika: Chucky Namanera
Urtea: 2017
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 105´
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo