Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

VULK

Post-punk eta rock musika estilo artean mugitzen dira, gitarra “riff” indartsuak rock ilunez eta enigmatikoz bustiak. 70.hamarkada bukaerako “After Punk” britaniarren oinordekoak. Vulk taldeak asko irabazten du zuzeneko jarrera ikusgarriarekin.

Andoni De La Cruz: Ahotsa
Alberto Eguiluz: Baxua
Julen Alberdi: Gitarra
Xavi Marco: Bateria

———————————————————————————————————————————–

NEBRASHKA

Durangaldean (2016) sortutako taldeak Ibilbide luzea du, eskarmentu haundiko jendea dago rock proiektu berri honen atzean. Bost musikarik osatzen dute proiektua, aurretik Sybaris, Alerta, Tuesday Evenings, Sermonds eta Yoko Out taldeetan aritu direnak.

Nebrashkaren kide bakoitza erreka bat gara, mendi ezberdinetan duena bere jatorria eta baso, haran eta herri ezberdinetatik bidaiatu ostean azkenean itsaso zabal eta bare batean amaitzen dena, rock´n roll -aren zerupean infinitora zabaltzen den itsasoa.

Rock indartsu eta melodikoa entzuteko aukera.

Ander Bastida “Basti”: Ahotsa
Markos Agirre “Markus”: Baxua
Alain Asenjo: Bateria
Gorka Muñoz “Vicius” eta Txema Gonzalez “Txerra”: Gitarra

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo