Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

August Pullman aurpegi malformazioarekin jaio den haurra da, hau dela eta ikastetxera juterik izan ez duelarik. Bere gurasoen laguntzarekin ikasketak burutzea herriko ikastetxera doanean ezusteko heroia bihurtuko da. Ikaskideen eta gainontzeko komunitatearen gupida eta onespena jokoan jarriko da, baina Auggieren bidaia zirraragarriak denak batuko ditu.

Zuzendaritza: Stephen Chbosky
Antzezleak: Jacob Tremblay, Julia Roberts, Owen Wilson, Mandy Patinkin, Millie Davis, Izabela Vidovic, Ali Liebert, Elle McKinnon, Bryce Gheisar.
Gidoia: Steve Conrad, Jack Thorne
Generoa: Drama
Argazkia: Don Burgess
Musika: Marcelo Zarvos
Herrialdea: AEB
Urtea: 2017
Iraupena: 113´
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo