Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Garai batean, lehenik irratiari eta ondoren telebistari esker, “Las lagarteranas”, “La verbena de la Paloma”, “La mazurca de las sombrillas” eta antzeko beste hainbat doinu mundu guztien etxeetara iritsi ziren eta denentzat ezagun bihurtu. “¡Zarzuela On Air”! lanak garai hartako irrati estudio bat birsortzen du. Estudioan, esatari batek maitasun eta intrigazko istorio bat ehotzen du, entzuleen deiei erantzuten dio eta kontakizunaren harian zuzeneko musika txertatzen du.

Emankizunean entzungo ditugu “Los gavilanes”, “El huésped del sevillano”, “La corte de Faraón” eta antzeko beste zartzuela handi batzuetarako idatzi diren koru onenetako batzuk, denak ere Rossini Koruak interpretatuak.

Zuzendari artistikoa: Carlos Imaz Cuenca
Musika zuzendaritza: Iñaki Maruri, Mitxel Santamaria
Eszena-zuzendaritza: Carlos Imaz
Gidoia: Iñaki Maruri
Antzezleak: Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina
Pianoa: Juan José Ortega
Sopranoak: Raquel Baranda, Esther García, Ainhoa Zelaia, Marta Salsamendi, Deiene Arteagoitia, Hémera Rodríguez, Izaskun Alzola, Ana Sagastizabal, Estibaliz Sánchez
Mezzo: Alicia Manceras, María Caballero, Virginia Mata, Eider Ocerin, Eva María García, Susana Vildósola, Lorea Mendizábal
Tenorrak: Gorka Teijeiro, Jon Ander Tobalina, Andoni Palomero, Koldo Villar, Alberto Robles
Baxuak: Exabier Bilbao, Román Chaves, Carlos Galindo, César Muradas, Carlos Pérez, Iñaki Belausteguigoitia

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo