Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Anaitasunarena, txikitatik eraikitako labirintoa da, ihesbiderik gabekoa, lotura definitibo bat. Odolekoak ala biziak eskainitakoak, senideak norbanakoa osatzen du. Baina nola aritu anaia, ahizpa, neba edo arreba ebatsia izan zaigunean? Presondegiak, auto istripuak edo gaixotasunak bete ezinezko hutsunea sentiarazten duenean, nola dirau gurea dugun GU horrek bizirik?

Zazpi kontakizunetan oinarritzen da ‘Zazpi Senideko’ antzerkia. Manex eta Ximun Fuchs anaien zazpi lagunek idatzi zazpi kontakizun dira, non errealitateak fikzioarekin dantza egiten duen. Anaien arteko harremanak, anai arrebenak edo ahizpen artekoak, guztiak ausentzia dute ildo nagusi. Dela presondegiak urrundurik, tortura kasu bat tarteko, dela lanak edo maitasunak urrundurik, dela eritasunak edo heriotzak. Istorio gogorrak guztiak.

Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak.

Zuzendaria: Ander Lipus
Aktoreak: Ximun Fuchs, Manex Fuchs
Testigantzak: Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa Beyrie, Aitzaro Arano, Argi Perurena, Unai Iturriaga, Eñaut Castagnet.
Musika: Ximun Fuchs
Bideoak: Zigor Garro, Eñaut Castagnet
Iraupena: 65´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo