Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Musikaire


Kalean sortu zen kultura. Kantu, dantza eta antzezpen antzinakoak ematen ziren aire librean, ilargi edo eguzkipean, kobaren atarian, baserriko soroan edo herrixkako plazan. Kalean bizi zen jendea, kanpoan ematen zuen denbora, aterpearen eskasiak eraginda.

Plazan biltzen ziren multzoak, hurbiltzen pertsonak, lotzen harremanak. Plazetan zeuden ikus-entzuleak, han ematen zen kultura. Kultura, hasieran, kaletarra zen. Kalean aritzeak eskatzen du ateri egon dadila eta epel. Eta hori gurean udan izaten da, inoiz izatekotan. Horregatik, kultura kalera itzuli denean uda hartu du begiko.

Udan antolatzen dira kale jaialdiak, lagun hartuta oporren usaina, gauaren sorgina eta hego haizearen laztana. Elorrion, udan, kultura kalera irteten da. Horixe duzu Musikaire 1998an izan zen lehenengo edizioa, musika klasikoa bakarrik, eliza eta zenbait jauregiren lorategietan ospatu ziren musika klasikoko kontzertuak. 2001. urtetik aurrera musika mota ezberdinak eskeintzen dira eta aurkezteko herri honetako ermitarik ederrenak erabiliko dira.

Helburua, Elorrioko kale, plaza, lorategi, eliza eta ermitetara kalitatezko musika eramatea da. Betiere elorriarren eta bisitatu nahi gaituztenen interesak asetuz. Elorrioko ondare artistikoa garrantzitsua da oso. Horregatik, ondare hau udako gauetan musikaz gozatzeko eszenario ezin hobea litzatekeelakoan gaude.

Udako Jaialdiak, elorriarrak kalitatezko musikaz gozatzeko aukera bat da. Halaber, gure ondare arkitektonikoa eta artistikoa ezagutzen ez dutenei gure lorategi, eliza, jauregi eta ermiten edertasunaz eta musikaz gozatzeko aukera ematea.

Alegia, elorriarren partehartzea joan den urteetakoa bezalakoa izatea eta kanpotik gero eta gehiago datorren jendeak gure harrera eta ingurunea baloratzea.



Info+:www.musikaire.eus

PROGRAMAZIOA

Igo