“Scrooge eta mamuak” (Khea Ziater)
Haurrei zuzendutako konpainia honen lehen film eszenikoa. Charles Dickensen “Cuento de Navidad” eleberriaren egokitzapen librea, gure garaira ekarria eta Khea Ziater-en sorkuntzen estilora eta formara eszenaratua, kode zinematografikoak eta antzerkia uztartuz; kasu honetan haratago joanez, aktoreen, zinemaren eta panpinen arteko konbinazio hirukoitzarekin.
Ebenezer Scroogeren istorioa da, diruarekin obsesionatuta dagoen bankari berekoi eta zekena, eta maitasunean sinesteari utzi diona. Gau batean, Roberta enplegatuari egun librea kendu ondoren, harek bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi baitu; Scroogeri hil berri den bazkidearen mamua agertuko zaio, Marley zekena. Honek salbatzeko azken aukera bat eskainiko dio Scroogeri, hiru mamu bisitatzea proposatuz.
Haiekin batera, Scroogek bere iragana berpiztuko du, orainaz jabetuko da, eta espero duen etorkizun tristeari erreparatuko dio. Hala ere, azkenean, mamuekin egingo dituen bidaiei esker, Scrooge eskuzabal, bizi eta maitagarri bihurtuko da.
Jatorrizko testua: Charles Dickens
Egokitzapena: Alex Gerediaga
Euskerazko testua: Kepa Errasti
Zuzendaritza eta dramaturgia: Alex Gerediaga
Antzezleak: Na gomes, Sandra fdez. aguirre
Eszenografia: atx sorkuntza
Eszenografia eta jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitia
Panpinen diseinua: Iker García, Marta Álvarez (la enanaranja)
Panpinen eraikuntza: Iker García, Marta Álvarez, Javi Tirado
Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka
Bideoak: Jesus Pueyo
Soinua: Ibon Aguirre