Zinea, Ikuskizunak, Antzerkia, Dantza, Musika...

ES • EU |

Arriola Antzokia
  • ARRIOLA
    • Guneak / Riderra
  • PROGRAMAZIOA
  • ZINEA
    • Umeentzako zinea
  • ANTZERKIA
    • Umeentzako antzerkia
  • MUSIKA
  • DANTZA
2- Control freak
urria, 6 Ostirala • 20:00 – • 21:00
Musika

“Control Freak” (Kulu Orr)

arriola
0 74
Partekatu

“CONTROL FREAK” umorea, zuzeneko musika, zirkua eta teknologia uztartzen dituen pertsona bakarreko ikuskizuna da.

Pertsonaia irrigarri eta hunkigarri batek publikoarekin jarduteko ahaleginak egiten ditu, bere jendetasun eskasarekin eta eszenatokian dituen sistema konplexuekin borrokan diharduen artean. Azkenean lortzen du zuzenean musika jotzea, eta aldi berean zirku-trebetasunak erakusten ditu, argiteria kontrolatzen du eta zuzenean bideoa editatzen du. Ikus-entzuleen artetik boluntarioak hartu eta orkestra-zurrunbiloan sartzen ditu; azkenean, publiko guztia murgiltzen da musikaren sorkuntza-prozesuan.

Ikuskizunak umore fina eta teknologia aurreratuena uztartzen ditu: artistak ia den-dena kontrolatzen du bai eszenatokian bai kanpoan, aktore-janzkian daramatzan gailu digitalen eta ordenagailuen bitartez. Showean erabiltzen diren tresnak bakarrak dira, azken 17 urte hauetan beren-beregi landutakoak.

“CONTROL FREAK”-en muina musika-konposizio atenporalen moldaketa landuak dira: hasi Bach, Beethoven eta Pachelbel-engandik eta Nina Simone, Beatles eta beste askorengan amaituz. Musika guztia zuzenean jo eta nahasitakoa da, oinekin kontrolatutako loop-station-ak erabiliz. Dibertigarria, xarmangarria eta berritzailea, CONTROL FREAK zeharo bakarra da.

Egilea, zuzendaritza, antzezlea, eszenografia, musika, argiztapena: Kulu Orr
Iraupena: 60 min.
Denontzat

» “Pasión de Falla” (José Luis Nieto)

Ekitaldiak

  • Datozenak
  • ekaina, 12 Astelehena • 00:00
    Atal gabea

    Gure zirkua

    0 53
    Partekatu
    iraila, 22 Ostirala • 20:00
    Dantza

    Lasala 10 urte

    0 80
    Partekatu
    iraila, 24 Igandea • 17:00
    Umeentzako antzerkia

    “Anbotoko Mari” (Logela multimedia)

    0 98
    Partekatu
    urria, 6 Ostirala • 20:00
    Musika

    “Control Freak” (Kulu Orr)

    0 74
    Partekatu
    urria, 20 Ostirala • 20:00
    Antzerkia

    “El rey tuerto” (Inextremis teatro)

    0 157
    Partekatu
© Arriola Antzokia 2023
  • Cookien politika
  • Pribatutasun politika
  • Lege Oharra