“Amaren intxaurrak” (Pirritx, Porrotx eta Marimotots)
SARRERAK SALGAI APIRILAREN 26TIK AURRERA
Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.
Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria.
Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko… mundu berri bat sortzera goaz!
Zuzendaritza eta Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
Pirritx: Aiora Zulaika
Porrotx: Joxemari Agirretxe
Marimotots: Mertxe Rodriguez
Oihana Sanchez eta Izaskun Forcada
Musika: Xabier Zabala, Joxan Ormazabal, Joan Mari Irigoien, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, …
Iraupena: 70 min.