Azken erromantikoak
Irunek, joera hipokondriakoak dituen emakume dudatsu eta bakarti batek, herri industrial baten kanpoaldeko fabrika batean egiten du lan. Iruneren bizitza ezagunen zirkulu txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidea edo halako zerbait den bizilagun bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Iruneren oreka hauskorra apurtu egingo da bularrean koskor bat detektatzen diotenean eta, aldi berean, lan-gatazka bati aurre egin beharko dio. Orduan, emakumearen bizitzak ustekabeko norabide bat hartuko du: baliteke ez jakitea, baina betitik itxaron duen aukera izango du.
Zuzendaritza: David P. Sañudo
Gidoia: David P. Sañudo, Marina Parés
Antzezleak: Miren Gaztañaga, Maika Barroso, Eric Probanza, Itziar Aizpuru, Ignacio Mateos, Joan Solé, Font García
Generoa: Drama
Musika: Beatriz López-Nogales
Argazkia: Victor Benavides
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2024
Iraupena: 102 min.
12 urtetik gorakoentzat