Zinea, Ikuskizunak, Antzerkia, Dantza, Musika...

ES • EU |

Arriola Antzokia
  • ARRIOLA
    • Guneak / Riderra
  • PROGRAMAZIOA
  • ZINEA
    • Umeentzako zinea
  • ANTZERKIA
    • Umeentzako antzerkia
  • MUSIKA
  • DANTZA
5- Bidutzi
urria, 25 Igandea • 17:00 – • 17:55
Umeentzako antzerkia

“Bidutzi” (Benetan be teatroa)

arriola
0 768
Partekatu

Barregarria, hunkigarria eta optimista… ikaragarria izango da!

Bidutzi hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia izango da. Euskara hutsean garatuko den sorkuntza originala zuzeneko musikaz blai. Elkarrekin, txiki eta heldu, beldurtzera jolastuko gara. Bizitzaren atal batetik bestera igarotzerakoan oldartzen diren beldurretarantz zuzenduko dugu linterna eta elkarren eskutik helduta barre egingo dugu.

Inauteri gauean munstroek eta gizakiek kaleak hartzen dituzte festa giroan. Hain pozik dabil Bidutzi anabasan eta hain da tentagarria ez sartzeko esaten duen kartel hori… “Ez sartu, batez ere munstro, kokomarro ala mamua bazara. Ez sartu!” Noski, kaiola barruan sartuko da. Harrapatuta geratuko da. Eskerrak Godofredok dena ikusi duen. Edo Ainara da, Godofredoz mozorrotuta, dena ikusi duena? Horrek ez du axola, ez hemen behintzat, ez orain behintzat. Orain eta hemen kaiolatik irten beharra dago Ehiztaria eta bere Laguntzailea bueltatu baino lehen. Lortuko dute Ainarak eta Bidutzik ihes egitea? Lortuko du Bidutzi txikiak hamabiak jo aurretik berak bakarrik norbait ikaratzea? Gizaki eta munstro, munstro eta mozorro, elkar lagunduko dute pasarte batetik bestera igarotzen urteko gaurik zoroenean eta eurekin batera eramango dituzte ikusleak ikaratik algarara.

Testua eta zuzendaritza artistikoa: Patricia Urrutia
Zuzendaritza: Elena Olivieri
Antzezleak: Patricia Urrutia, Jon Zumelaga eta Juanma Rodriguez
Musika: Josu Aginaga
Eszenografia: Olatz Pozo
Txotxongiloak: Maia Skovush
Argiztapen diseinua: Ander eta Aitor Etxebarria
Jantzitegia: Maite Lopez eta Garazi Magunagoitia
Iraupena: 55 min.

« “Compaña” (XamPatito Pato) » “Tretatxu” (Anita Maravillas)

Ekitaldiak

  • Datozenak
  • iraila, 11 Ostirala • 20:00
    Musika

    Bilboko ganbara abesbatza eta orkestra

    4 771
    Partekatu
    iraila, 19 Larunbata • 20:00
    Zinea

    La Odisea

    0 61
    Partekatu
    iraila, 20 Igandea • 17:00
    Umeentzako Zinea

    Vaiana

    0 41
    Partekatu
    iraila, 20 Igandea • 20:00
    Zinea

    La Odisea

    0 49
    Partekatu
    iraila, 21 Astelehena • 20:00
    Zinea

    La Odisea

    0 42
    Partekatu
© Arriola Antzokia 2026
  • Cookien politika
  • Pribatutasun politika
  • Lege Oharra