Cine Invisible – Film Sozialak
ANTOLATZAILEA: “KCD” (Kultura, Communication y Desarrollo)
Garapenerako Lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakundea
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“ORAIN ZER” (Genero Ekitatea) / Dokumentala / Euskal Herria / 14 min. / 2025
Zuzendaria: Ainhoa Urgoitia Santamaría
Tradizionalki, emakumeen gorputza hainbat eremutatik arautu izan da, eta gorputz arautu eta diziplinatu bihurtu dira gure gorputzak, estatutu jakin batean (emakume batenean, singularrean) sartzeko. Eguneroko errealitateak txiki-txikitatik erakusten digu emakumeoi gure gorputzak kritikagarriak direla. Nola eragiten du gorputzaren eraikuntzak emakumearen eraikuntzan?
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“UNA BOMBILLA EN CALIFORNIA” (Iraunkortasuna) / Fikzioa / Espainia / 14 min. / 2026
Zuzendaria: José Manuel Herraiz
Carmen eta Ana etxe berean bizi dira, eta urteak daramatzate hitz egin gabe. Nieves, eraikineko atezaina, bakeak egin ditzaten saiatuko da, arrakastarik gabe. Egun txar batean, Ana larriki gaixotzen da. Bat-batean, denbora amaitzear da. 9.000 kilometrora, bonbilla zahar batek distira egiten jarraitzen du Kalifornian. Nork bizi nahi du betiko?
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“TIERRA PALESTINA. CAMBIO GLOBAL” (Iraunkortasuna) / Dokumentala / Palestina, Chile, España, México / 73 min. / 2025
Zuzendaria: Claudio Lara
Tierra Palestina. Cambio Global dokumentalak israeldarren okupaziopeko palestinar herriaren errealitatea kontatzen du, zehaztasunez eta sentsibilitatez. Historiaren, artxiboen eta zuzeneko lekukotzen bidez, indarkeria, blokeoa eta zentsura salatzen ditu, eta, aldi berean, nortasuna, kultura eta eguneroko erresistentzia ospatzen. Kontakizuna 2025eko Global Sumud ontzidiarekin amaitzen da, nazioarteko kontzientziaren iratzartzearen eta erantzukizun kolektiborako dei urgentearen ikurrarekin.
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

