Cine invisible – Film sozialak
ANTOLATZAILEA: “KCD” (Kultura, Communication y Desarrollo)
Garapenerako Lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakundea
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“RECONNECT” (Iraunkortasuna) / Fikzioa / Austria / 1 min. / 2026
Zuzendaria: Sasha Kasatkina
Minutu bateko hausnarketa askatasunari, pribilegioei eta egonkorra dirudienak agian iraungo ez duen kontzientzia kezkagarriari buruz.
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“YA HANOUNI” (Giza eskubideak) / Fikzioa / Palestina, Frantzia / 3 min. / 2024
Zuzendariak: Lyna Tadount, Sofian Chouaib
Ama eta aita haurra lokartzen saiatzen diren bitartean, haien artean lehia sortuko da: nork lortuko du haurrak lehen hitza esan dezan?
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“LA LIGA” (Giza eskubideak) / Fikzioa / Espainia / 5 min. / 2025
Zuzendaria: Guillermo Rodríguez Durán
Paco eta Dani padeleko bikotekideak dira gimnasioko ligan. Eztabaida baten ostean, COVIDaren pandemia iritsiko da eta bakoitza bere etxean bakartu beharko da. Paco Danirekin hitz egiten saiatuko da egoera konpontzeko, baina Danik beste ideia batzuk ditu bikoteari buruz.
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“DEFENDIENDO EL TERRITORIO” (Iraunkortasuna) / Dokumentala / Kolonbia, Alemania / 8 min. / 2025
Zuzendaria: Paola Tamayo
Kolonbiako La Guajirako El Cerrejón ikatz- meatzea handitzeko, emakume bat etxetik bota dute, eta komunitateko buru bihurtu da, justiziaren eta erreparazioaren aldeko borrokan. Haren historiaren bidez, dokumentalak estraktibismoak gizakiengan duen eragina erakusten du, eta ezagutzera ematen ditu eredu energetiko globalaren gizarte- eta ingurumen-ondorioak. Deserrotzearen eta eskubideen urraketaren aurkako erresistentziaren erretratua da.
—————————————————————————————————————————————————————————————————————
“ULTRAMARINO” (Genero Ekitatea) / Fikzioa / Euskadi, Espainia / 18 min. / 2025
Zuzendariak: Maren Zubeldia, Silvina Guglielmotti
Zazu bere identitatearen aurkitze-prozesu betean dago, eta erabaki behar du herriko ospakizun tradizionalean aurretik zehaztutako rola beteko duen, edo benetan sentitzen duenari eutsiko dion.
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“HOMING” (Kulturartekotasuna) / Fikzioa / Espainia, Erresuma Batua / 18 min. / 2026
Zuzendariak: Elizabeth Atherton, Hansel Rodrigues
Familia bat Inglaterrako hegoaldeko kostara joan dira bizitzera, duela gutxi. Hondartza ondoko etxean, ama-semeak presaka atera dira etxetik, lanera eta eskolara joateko. Aitak, bestalde, maletetatik gauzak atera eta etxetik lan egiteko asmoa du. Joatear direnean, amak gizon bat ikusi du atzeko lorategian; bakeroak busti-busti eginda ditu. Dirudienez, ontzi txiki batean heldu da eta ez du ingelesez hitz egiten. Nahiz eta aita kezkatuta dagoen, amak etxera sartzen utzi dio. Tentsioa areagotu ahala, semeak telefonoarekin grabatu du gizona ezkutuan. Gizona bainugelan sartu da isilean, eta alabari deitzen saiatu da. Deia bat-batean eten delarik, gizonak oihu egin du. Erabat ikaraturik, familiak autorantz egin du ihes, eta poliziari deitu dio. Etxe barruan, gizonak telefonoa kargatu, haurraren futboleko botak kontu handiz gorde… eta alde egin du isilean.
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-
“U´Ó´C” (Kulturartekotasuna) / Fikzioa / Vietnam / 20 min. / 2025
Zuzendaria: Thắng Vũ Quốc
Tien, eskola-jazarpena eta familia-arazoak dituen neska nerabea, bere buruaz beste egiteko zorian dago, baina Khoi ezagutuko du, desgaitasun bat duen mutil zapata- garbitzaile gaztea. Haren erresilientzia- ereduak ulertaraziko dio sendatzeko bide ere bihur daitekeela besteenganako errukia. El deseo itxaropenari, enpatiari eta keinu txikiek duten indar eraldatzaileari buruzko istorio hunkigarria da.
—————————————————————————————————————————————————————————————————————
“BAJO EL POLVO, NUESTRA TIERRA” (Iraunkortasuna) / Dokumentala / Brasil, Espainia / 24 min. / 2025
Zuzendaria: Miguel Ángel Herrera
Brasilgo Goiáseko soroetan, María Inés de Oliveira serorak lagundu egiten die niobio- meatze baten hedapenak suntsitutako lurren jabe diren nekazari-komunitateei. Bajo el polvo, nuestra tierra dokumentalak lurraldea defendatzeko borroka erakusten du, energia-trantsizioaren diskurtsoaren pean desberdinkeria sakonak sortzen dituen erauzketa-ereduaren aurrean. Garapen jasangarria deiturikoaren benetako giza eta ingurumen- kostuari buruz gogoeta egitera gonbidatzen du dokumentalak.
—————————————————————————————————————————————————————————————————————-

