Zinea, Ikuskizunak, Antzerkia, Dantza, Musika...

ES • EU |

Arriola Antzokia
  • ARRIOLA
    • Guneak / Riderra
  • PROGRAMAZIOA
  • ZINEA
    • Umeentzako zinea
  • ANTZERKIA
    • Umeentzako antzerkia
  • MUSIKA
  • DANTZA
2-3- Emozio festa
urria, 22 Igandea • 17:00 – • 18:20
Umeentzako antzerkia

“Emozio festa” (Ene kantak)

arriola
0 52
Partekatu

Eneko eta Nerea, abentura berri batean murgilduko dira. Oraingo honetan, haien gelan, eskolako 1. eguna izango dute oinarritzat. Egun horretan, denak urduri daude: gurasoak, irakasleak, eta nola ez; gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera horretan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poztasuna…

Egun berezi honetan, udan ikusi ez dituzten lagunak topatuko dituzte berriz, eta oraingoan, gure bi protagonistek, ikasle berri bat ezagutuko dute; eta ez edonolakoa: honek, denak ikaratuko ditu, eta gure lagunek, aurre egin beharko diote egoera zail eta berri honi. Gainera, Enekok, aurre egin beharko dio beste egoera berri bati. Lagunei azaldu beharko die zeliakoa dela.

Musikaz, dantzaz eta irriz betetako abentura berri honetan, ikusleak, emozioetan murgilduko dira. Emozio hauek guztiak, beharrezkoak dira bizitzan eta saiatuko gara erakusten, nola kudeatu emozio horiek.

Honen harira, saiatuko gara ere gure ikuslegoari erakusten, egoera zailei, nola aurre egin.

Eszenatokia, gure gela bihurtuko dugu eta bertan pasarte dibertigarriak eta dantzagarriak biziko ditugu. Ez dira faltako Enekoren eta Nerearen dantzak, irriak, bihurrikeriak.

Ez galdu abentura hau, ezingo zara eserlekuan geldirik egon. Gozatu, dantzatu, irri egin eta asko ikasi Ene kantak-en ikuskizun paregabe honekin.

Zuzendari artistikoa: Urko Oskoz
Aktoreak: Oiane Yarza, Urko Oskoz, Xabi Akerreta, Uxue Rodriguez, Aitziber Fernandez
Musika: Nerea Urbizu, Urko Oskoz
Koreografiak: Oiane Yarza, Nerea Urbizu, Urko Oskoz
Argien diseinua: Oskar Valoria
Soinuaren diseinua: Roberto Irisarri
Bisualak: Jorge Fernandez, Alatzne Portu, Jon Manterola, Edurne Sanzo
Iraupena: 80 min.

» “Papirus” (Xirrikituela)

Ekitaldiak

  • Datozenak
  • ekaina, 12 Astelehena • 00:00
    Atal gabea

    Gure zirkua

    0 51
    Partekatu
    iraila, 22 Ostirala • 20:00
    Dantza

    Lasala 10 urte

    0 78
    Partekatu
    iraila, 24 Igandea • 17:00
    Umeentzako antzerkia

    “Anbotoko Mari” (Logela multimedia)

    0 96
    Partekatu
    urria, 6 Ostirala • 20:00
    Musika

    “Control Freak” (Kulu Orr)

    0 73
    Partekatu
    urria, 20 Ostirala • 20:00
    Antzerkia

    “El rey tuerto” (Inextremis teatro)

    0 156
    Partekatu
© Arriola Antzokia 2023
  • Cookien politika
  • Pribatutasun politika
  • Lege Oharra