Eric Hansson Band
Eric Hansson Suediako blues gitarrista, abeslari eta konpositore beteranoa, 25 urteko esperientzia du Eskandinaviako, Estatu Batuetako eta Europa kontinentaleko klub eta jaialdietan, diskoak argitaratzeaz gain.
Bere musikaren ezaugarri nagusia blues-rock klasiko indartsu bat eta konposizio original oso kementsuak nahastea da. Bere estiloa Joe Bonamassa bezalako figura garaikideekin alderatzen da hedabideetan.

