“Itzulera” (Dejabu)
Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.
Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, eta Urko Redondo, Dejabu konpainiako kideak eta sormen krisian daudenak, Mexikora joango dira dokumental bat grabatzera. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea. Zein da bizitzaren benetako funtsa? Nola topatu norbere bidea? Lehenetsi al daiteke zaintza bizi garen sistema honetan? Zer paper du horretan komunitateak? Ba al du zentzurik sorkuntzak/artea egiteak estintzioruntz doan mundu honetan? Ba al dago esperantzarik? Abentura profesional eta pertsonal honetan planteatzen diren gaietako batzuk baino ez dira.
Zuzendaritza eta ideia: Dejabu konpainia
Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Miren Alcalá, David Aguilar
Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
Idazketa: Compañía Dejabu, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin
Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar
Musika: Ander Fernandez
Argi diseinua: Andoni Mendizabal