“Miñan” (Artedrama)
Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte:anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu;pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.
Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.
Egileak: Ibrahima Balde – Amets Arzallus
Egokitzapena: Timberlake Wertenbaker
Zuzendari artistikoa: Ander Lipus
Zuzendari laguntzailea eta koregorafia: Philippe Ducou
Taula zuzendaritza: Manex Fuchs
Antzezleak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye
Argiztapena: Oier Ituarte
Eszenografia: José Pablo Arriaga
Musika: Aitor Agiriano (Toro)