Zinea, Ikuskizunak, Antzerkia, Dantza, Musika...

ES • EU |

Arriola Antzokia
  • ARRIOLA
    • Guneak / Riderra
  • PROGRAMAZIOA
  • ZINEA
    • Umeentzako zinea
  • ANTZERKIA
    • Umeentzako antzerkia
  • MUSIKA
  • DANTZA
ii
otsaila, 27 Larunbata • 19:00 – • 20:15
Musika

Olatz Salvador

arriola
2 859
Partekatu

Olatz Salvador txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Bere formakuntza musikalean oso baliagarritzat ditu, baita ere, bai Ainara Ortega musikariarekin hartutako ahots teknika klaseak, bai Donostiako Musika eta Dantza eskolan jasotako harmonia eta baxu ikasketak.

20 urte zituela, oraindik teklista den Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 2014 urtean eman zuen, ordea, bakarkako ibilbideari hasiera emango zion lehen kontzertua, Le Bukowski aretoko Bakarrik hobeto fest izeneko jaialdiaren lehen edizioaren harira. Emanaldi hura inflexio puntu bilakatuta, leku ezberdinetan kontzertuak ematen hasi zen, egun duen proiektu izaera hartu arte.

Zintzilik (2018, Airaka) bere lehen lanak izandako oihartzunari eutsita, Olatz Salvador badator berriz ere. Aho uhal (2020, Airaka) izeneko lan batekin eta berrikuntza askorekin dator, gainera. Izen honekin lotutako jolasek tiraka abiatu du Olatz Salvadorrek bere bakarkako bigarren estudioko lanaren iruditeria. Haritz Harreguy estudioan grabatu eta ekoizpenean Pablo Novoaren laguntza izateaz gain (Ivan Ferreiro, Bebe, Julieta Venegas…), Alaia Martin edota Ane Labakaren gisako sortzaileen hitzak musikatuz osatutako abestiak ere baditu, luxuzko kolaborazioz onduak, besteak beste, Rozalén, La Mare, Iván Ferreiro edota Idoia Asurmendi.

Olatz Salvador: Ahotsa, gitarra
Ander Zuilaika: Bateria
Jagoba Salvador: Baxua
Mattin Saldias: Gitarra

» Joseba B. Lenoir Gang

Ekitaldiak

  • Datozenak
  • otsaila, 26 Ostirala • 19:00
    Antzerkia

    FutbolisTOK (Zuhaitz Gurrutxaga)

    0 212
    Partekatu
    otsaila, 27 Larunbata • 19:00
    Musika

    Olatz Salvador

    2 859
    Partekatu
    otsaila, 28 Igandea • 16:00
    Umeentzako Zinea

    Elfkinak

    0 131
    Partekatu
    otsaila, 28 Igandea • 19:00
    Zinea

    La chica del brazalete

    0 103
    Partekatu
    martxoa, 1 Astelehena • 19:00
    Zinea

    La chica del brazalete

    0 60
    Partekatu
© Arriola Antzokia 2021
  • Cookien politika
  • Pribatutasun politika
  • Lege Oharra
Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu, guztiak behar bezala funtzionatzen duela ziurtatzeko, zerbitzu hobea eskaintzeko eta zure lehentasunetara egokitutako gomendioak erakusteko, zure nabigazio-ohituren arabera. Cookie guztiak onar ditzakezu, onartu botoia sakatuz, edo konfiguratu edo erabilera baztertu. Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu gure cookien politika OnartuCookien Politika