Saben aquell
Bartzelona, 60ko hamarkadaren amaiera. Eugenio Jofra bitxigile gazteak lineako autobus batean ezagutuko du Conchita. Fletxazoa bat-batekoa da eta biek hasten dute beren bizitzetako maitasun istorioa. Eugènek gitarra jotzen ikasten du Conchitarekin batera jotzeko, eta horretarako beldur eszenikoaren aurka borrokatu beharko du. Horrela hasten da “Els dos” taldearen ibilbide musikala. Conchitak bi astez Bartzelonatik alde egin behar duenean, Eugenio konbentzitzen du berak bakarrik egin ditzan emanaldiak. Itzultzen denean, Eugène hiriko underground umorearen fenomeno bihurtu da. Pixkanaka, bien artean pertsonaia eraikitzen joango dira: betaurrekoak, alkandora beltza, taburetea, zigarroak eta hodi-edalontzia, eta hori ustekabeko arrakasta bihurtuko da Espainia deprimitu batean, zeinak etsi-etsian barre egin nahi baitu bere txiste guztiak “Saben aquell…” esaldiarekin hasten dituen komiko bitxi horrekin.
Zuzendaritza: David Trueba
Gidoia: David Trueba, Albert Espinosa
Antzezleak: David Verdaguer, Carolina Yuste, Pedro Casablanc, Marina Salas, Ramón Fontserè, Matilde Muñiz, Quimet Pla, César Tormo, Mateo Jiménez
Generoa: Drama
Musika: Andrea Motis
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2023
Iraupena: 105 min.
7 urtetik gorakoentzat