“Saeta” (Javier Aranda)
Dena erortzen da, tragedia komiko honetan ezer ez da uste duguna. Antzerkiaren jolasak ez garen hori izateko aukera ematen digu, ezagutzen ez ditugun leku eta garaiaetan egoteko eta gure errealitatetik kanpo dauden esperientziak bizitzeko. Guzti hau gerta dadin, serio hartu behar da.
Espazio eszenikoa sakratu egin behar dugu, gure ezerezkeriak alde batera utzi, gure mugak erraustu, utzi joko eszenikoak korronteak eraman gaitzan eta berarekin batera bere bukaera tragikoraino joan.
Antzerkiari bere forma ezberdinetan egindako omenaldi batean, antzezlan honek aktorearen rolaz, bere lanbidearen zentzu sakonaz, antzerkiaren mamiaz eta antzerkia bizitzarekin berarekin nola elkarlotzen den hausnartzen du. Pertsonaiak hor bakarrik existitzen dira, espazio eta une horretan, eta aktoreak pertsonaiei bizitza ematen dien bezala, haien mende dago obra, antzerkiaren sortzailearen, sorkuntzaren eta egintza biziaren arteko interdependentziaren betiereko oroigarrian.
Egilea: Javier Aranda Gracia
Antzezlea: Javier Aranda Gracia
Zuzendaritza laguntzaileak: Alfonso Pablo / Pedro Rebollo
Musika aholkularitza: Alicia Fernández
Txotxongiloen diseinua: Javier Aranda Gracia
Hizkuntza: Gaztelania
Iraupena: 60 min.
12 urtetik gorakoentzat

