“Semaforoa” ( Logela multimedia)
Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.
Egilea: Logela Multimedia
Dramaturgia zuzendaria: Sonia Villamor
Zuzendaria eta ideia originala: Imanol Garaizabal
Gidoia: Edorta Barruetabeña
Aktoreak: Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde
Jolas eszenikoa: Gaizka Chamizo
Musika eta espazio sonoroa: Ander Garaizabal
Jantziak eta atrezzoa: Ainara Barrainkua
Argiak eta mapping-a: Imanol Garaizabal
Bideo sorkuntza: Basque Films eta Imanol GaraizabaI
Iraupena: 55 min.