Volver a empezar (Herself)
Sandrak bere bi alaba txikiak hazteko etxe epel, seguru eta zoriontsu bat lortzen saiatzen den ama gaztea dirudi. Familiaren bizitza hobetzeko erabaki irmoa du hartuta, eta ikusten duenean erakundeek ez diotela lagunduko, hutsetik abiatzea eta etxea berak eraikitzea erabakiko du. Oso diru gutxirekin eta aurrezkirik gabe, Sandrak bere xalotasun guztia erabili beharko du bere asmo handiko plana benetako bihurtzeko. Horrez gainera, senar ohi posesiboaren kontroletik ihes egin eta harengandik urrundu beharko ditu nola alabak hala bere burua. Halere, ezerk ezingo du Sandra kikildu, eta babesa eta laguntza emateko prest egongo diren
lagun batzuk bilduko ditu. Horien eskuzabaltasunari eta bihotz onari esker, eta bi alaben maitasuna izanik, Sandrak benetan bera izan daitekeelako sentsazioa berreskuratuko du.
Zuzendaritza: Phyllida Lloyd
Gidoia: Malcolm Campbell, Clare Dunne
Antzezleak: Clare Dunne, Harriet Walter, Conleth Hill, Cathy Belton, Ericka Roe, Rebecca O’Mara, Sean Duggan, Charlene Gleeson, Chelsea Gill, Lucy Parker Byrne, Ally Ni Chiarain, Eimear Morrissey, Liz Fitzgibbon, Molly McCann Generoa: Feminismoa
Musika: Natalie Holt
Argazkia: Tom Comerford
Herrialdea: Irlanda
Urtea: 2020
Iraupena: 97 min.
16 urtetik gorakoentzat