“Zorretan” (Hika teatroa)
Zaintza eta maitasunari buruzko tragikomedia absurdoa eta poetikoa
Emakumea eta gizona bikote dira aspalditik. Gaur emakumea aztoratuta iritsi da etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio. Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, gizonari kontuak eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Are urduriago emakumeak berea den pijama soinean duela jantzita ikustean. Joan egin behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan esku bakarra amarena omen. Emakumeak, ez du nahi eta uko egiten dio hori horrela izateari. Nahiago lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino.
Egilea eta zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
Euskarara itzulpena: Agurtzane Intxaurraga
Interpreteak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran
Espazio eszenikoaren diseinua: Agurtzane Intxaurraga
Jantzitegiaren diseinua: Xabi Mujika, Ikerne Giménez
Soinuaren diseinua: Haritz Lete, Agurtzane Intxaurraga
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano