Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Historia honetan bidaia epiko bat egingo dugu Shangaiko kaleetatik Himalaiako paisaia elurtu zirraragarrietara.

Yi besteak bezalako nerabe bat da Shangai hiri erraldoian. Egun batean, yeti gazte bat aurkitzen du etxeko teilatuan. Elurretako kreatura ustez “beldurgarriak” ihes egin du itxita zegoen laborategitik, eta hiri osoan zehar dabiltza haren bila. Jin eta Peng bere lagun asmotsuekin, Yik erabakitzen du iheste egiten laguntzea, “Everest” izenaz bataiatzen dute, eta laurak abentura epiko bati ekiten diote, kreatura mitikoa eta haren familia elkartzeko, munduko tontorrik garaienean.

Bidaian zehar, hiru lagunek aurre egin beharko diete yetia harrapatu nahi duten Burnish aberaskumeari eta zoologo gaizto bat den Zara doktoreari, Everesti etxera onik iristen laguntzeko.

Zuzendaritza: Jill Culton, Todd Wilderman
Gidoia: William Davies
Musika: Rupert Gregson-Williams
Generoa: Animazioa
Herrialdea: AEB
Urtea: 2019
Iraupena: 97 min
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo