Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Casablancako Medinan, Abla, zortzi urteko neskato baten ama alarguna, Marokoko gozogintza tradizionaleko denda xume bat du. Bere eguneroko errutina egun batez eteten da, Samia, haurdun dagoen neska gaztea, bere atean lana eta lo egiteko lekuren bila azaltzen denean. Haurrak hasiera-hasieratik onartzen du etorri berria, baina amak ez du etxean arrotzik hartu nahi. Ablak ez du imajinatzen patuaren ustekabeko topaketa honek euren bizitzak alda ditzakeena.

Zuzendaria: Maryam Touzani
Gidoia: Maryam Touzani, Nabil Ayouch
Antzezleak: Lubna Azabal, Nisrine Erradi, Douae Belkhaouda, Aziz Hattab, Hasnaa Tamtaoui
Generoa: Drama
Argazkia: Virginie Surdej
Herrialdea: Maroko
Urtea: 2019
Iraupena: 98 min.
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo