Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Kameruneko sei urteko mutiko bat eta bere arreba nagusia hegazkin bateko sotoan sartzen saiatuko dira, Europara joateko asmoak bultzatuta.

Handik nahiko gertu, ingurumen-aktibista batek letaginak falta zaizkion hildako elefante bat aurkitu du. Ezkutuko ehizaren aurka borrokatzeaz gain, Espainiatik etorri berri den alabaren arazoei egin beharko die aurre.

Milaka kilometrotara, Melillan, guardia zibil talde bat hesiaren beste aldera salto egiten saiatzen ari diren subsahariarrak geldiarazten ari da.

Gai berak josiko ditu filmean gurutzatuko diren hiru istorio hauek.

Zuzendaritza: Salvador Calvo
Gidoia: Alejandro Hernández
Antzezleak: Luis Tosar, Anna Castillo, Álvaro Cervantes, Jesús Carroza, Miquel Fernández, Ana Wagener, Nora Navas, Marta Calvó, Josean Bengoetxea, Chumo Mata, Candela Cruz, Moustapha Oumarou, Rubén Miralles, Zayiddiya Dissou
Generoa: Drama, Inmigrazioa
Argazkia: Sergi Vilanova
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2020
Iraupena: 119 min.
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo