Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Abentura berri honetan Zetari aurre egiteko txerriak eta hegaztiak beraien indarrak batu beharko dituzte. Zetak bere uharte izoztua utzi eta bizileku erosoagoa bilatzen ari da, baina bere iritsierak Red, Chuck, Bomb, Leonard eta konpainiaren bizitzak hankaz gora jarriko ditu.

Zuzendaritza: Thurop Van Orman, John Rice
Gidoia: Peter Ackerman, Eyal Podell, Jonathon E. Stewart
Argazkia: Simon Dunsdon
Musika: Heitor Pereira
Herrialdea: AEB
Urtea: 2019
Iraupena: 96 min.
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo