Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Anthony Stelmaszack: kitarrajole, abeslari, ahosoinu-jole, mandolina-jole, eta aldizka, bateria eta baxu-jole ere, bera baita frantziar bluesaren giltzarria. Bere ibilbidearen azken urteak horren lekuko. Blues kitarra-jolen partaide da, handien artean hezitua. Misisipitik zehar eta Chikago blues Festibalen egindako aurkepenek blusman osoa bilakatu dute. Frantziako eta munduko blues artista onenekin jo du .( Nico Wayne Toussaint, Jimmie Johnson, James Harman, Paul Orta, Dawn Tyler Watson, Amos Garret, Dana Gillespie, Keith Dunn, UP Wilson ..)

Anthony Stelmaszack: Gitarra, aho-soinua
Bastien Cabezon: Bateria
Matthieu Wanderscheid: Baxua

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo