Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Etxe bat berritze-lanetan, non bi “hartz” bizi baitira, 40 urtetik gorako bi gay. Leihotik, espero ez duten bisita iristen zaie, uso bat, zeinak iragartzen baitie mesias berri baten gurasoak izateko hautatu dituztela.

Deseina, mirari eta haurdunaldi psikologikoen artean, pertsonaiek gizarte-eredu berri batez eztabaidatzen dute, familia kontzeptuaz eta sakrifizioaren ideiaz. Hori guztia, umoretan bildua, maitasuna bizitzeko beste modu batzuk jorratzeko, topikoez harago.

Testoa: Raúl Camino

Zuzendaritza: Rolando San Martín

Antzezleak: Begoña Martín Treviño, Raúl Camino, Aitor Pérez Collado, Javier Liñera

Iraupena: 80′

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo