Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Maleta bat. Zertarako balio du maleta batek? Bidaiatzeko, agurtzeko, ametsak lortzeko edota ihes egiteko. Maleta batek 1001 pasadizo konta ditzake, hamaika desio eta atsekabe. Istorioak, istorioak, istorioak? hamaika istorio historian zehar. Arrotzak. Maletak. Istorio gurutzatuak. Arrotzak bere eguneroko bizitzan eta espazioetan.

Kontzeptu hauen inguruan ardazten da ikuskizuna: Noraeza, bizitza, bidaia, bakardadea. Arrotzak. Maletak. Ez-lekuak. Arrotzak eguneroko bizitzan eta espazioetan. Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak

Antzerki-hizkuntza berrien esperimentazioan eta bilaketan sakonduz eta mugimenduaren poetika eta antzerki bisuala jorratuz sortutako ikuskizuna.

Ideia, zuzendaritza eta dramaturgia: Estitxu Zaldua Domingo eta Juanjo Herrero Mansilla.

Zuzendari laguntzailea: Ekaitz Unai González Urretxu.

Testua: Xabier Lopez Askasibar

Antzezleak: Estitxu Zaldua Domingo eta Juanjo Herrero Mansilla.

Txotxongilo, maskara eraikuntza: Juanjo Herrero Mansilla

Argazki eta bideoa: Yuri Agirre

Iraupena: 60 min.

14 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo