Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Vick eta hartzak iraganean harrapatuta daude, buruan gauza bakarra duten animalia erraldoiz inguratuta: bazkaria. Gure heroiak banatu egiten dira, eta Briar-ek gerlari ausarta izan nahi duen Feifei otso gaztearekin egiten du topo. Bitartean, Bramble eta Vickek ere euren arazoak dituzte, esaterako… inoizko abenturarik zirraragarriena! Boonie Bears.

Zuzendaria: Leon Ding
Gidoia: Qin Wan, Rachel Xu
Generoa: Animazioa
Musika: Roc Chen
Herrialdea: Txina
Urtea: 2020
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo