Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

BreakOnStage 2020, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, martxoaren 21ean ospatuko da Bilbao Arenan 17:30etatik aurrera.

Inoiz baino indartsuago itzultzen da Bilbao Arenara. Horretarako jaialdiaren antolatzailea den Arriola Kultur Aretoak, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa jaso du.

Aurtengo jaialdiak 4 ardatz ditu:

-Nazioarteko Breakdance lehiaketa: Last Squad taldeak parte hartuko du, munduko breakdance ikuskizun onenaren saria jaso duen talde frantziarra.

-Scooter eta BMX lehiaketa: izen handiko riderrek parte hartuko dute.
-Dantza urbanoen lehiaketa: Elorrion, Derion eta Aretxabaletan ospatuko dira sailkapen jaialdiak. Bertan Euskal Herriko 100 dantza urbano taldek parte hartuko dute, horietatik 6 BreakOnStage jaialdian parte hartuko dute.
-Ikuskizun urbanoak: Indalah, Nury & Izaskun…

Gainera urtero 5000 ikusle inguru biltzen dituen jaialdi honetan kultura urbanoaren espezialitate anitzak ere taularatuko dira gune ezberdinetan Bilbao Arena abiapuntu hartuta.

Adin guztietarako aproposa den ikuskizun honen sarrerak Kutxabank kutxazainetan eta www.breakonstage.com web orrian salgai daude: 8€ (Kutxabank txartelekin) / 10€ (aurrez) / 14€ (lehiatilan)

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo