Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Ikuskizunean bat egiten dute Musika eta dantza, kolore flamenkoak, eta ahozko euskal tradizioaren eta horren alderdi performatibo eta teatralenen berrikuspena uztartzen dira askotariko jatorri eta ibilbideetako lantalde artistiko baten eskuetan. Meatzaritzaren eta industriaren testuingurua du koreografiak, eta meategia da aukeratutako lotura, flamenkoaren barruko meatzaritza-kultura oso garrantzitsua baita.

Langilearen figura aintzatetsi nahi da. Kasu honetan migratzailea aipatzen da, penintsularen hegoaldetik Bizkaiko meategietara iritsi ziren gizonak eta emakumeak, zehazki. Ildo horretatik abiatuta, penintsulako iparraldearen eta hegoaldearen arteko interakzioaz eta ezberdinak diren kulturak aberasteaz mintzo da ikuskizuna.

Garrantzi berezia ematen dio, halaber, emakumearen figurari, eta andre haien lekukotasunak berreskuratzen ditu, historian zehar apur bat ezkutuan egon dira eta.

Egilea: Beñat Achiari, Adriana Bilbao

Koreografia eta dantza: Adriana Bilbao

Musika: Beñat Achiari, Guillermo Guillen, Michel Queuille, Raul Mico

Beñat Achiari: Ahotsa / Raul Mico: Ahotsa / Guillermo Guillen: Gitarra / Michel Queuille: Piano

Harri-zulatzaileak: Luis Mariano Casillas, Ander Ezeiza, Koldo Plazas

Testuak: Gabriel Aresti eta Itxaro Borda

 

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo