Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“TIMBÓ”

“Gehiengoarentzako Brasil bat egingo dut, gutxiengoek (indigenek) belaunikatu egin beharko dute gehiengoen aurrean. Gutxiengoek egokitu egin beharko lukete, edota desagertu, besterik gabe”; Brasilgo presidente hautatu berri Jair Bolsonaroren hitzak dira. Bolsonarok Amazonasko eskualdean berriz ere meatzaritzari ekitea proposatu du, eta presa bat eraikitzeko asmoa agertu du berriz.

Presa eraikitzea oso kaltegarria izango litzateke komunitate indigenarentzat, eta Londres, Paris eta Amsterdam adinako azalera bat beteko litzakete urez. Gainera, landare pozoitsuak uretan disolbatuko lirateke, eta horrek tokiko tribuen pozoidura eta heriotza eragingo luke. Landare horiei “Timbó” deitzen zaie.

Egilea: Peiman Zekavat
Generoa: Garapen Iraunkorra
Dokumentala
Herrialdea: Erresuma Batua & Brasil
Urtea: 2019
Hizkuntza: Azpitituloak gazteleraz
Iraupena: 9 min.

————————————————————————————————————————————————————————————————————

“LAATASH”

Mendebaldeko Saharako emakumeek hamadako egarriari (basamortuko madarikazioari) egin behar diote aurre egunero. Heriotza iragarri zieten lekuan, beren aterpea eraiki dute. Berrogei urte baino gehiago daramatzate ur-tanta bakoitza familia bakoitzaren premien arabera banatzen, eta zain daude.

Eztarriak lehortzen dituen eta uraren urritasunak eragindakoa baino larriagoa den egarri bat dago, eta ez dute asetzeko modurik.

Egilea: Elena Molina
Generoa: Garapen Iraunkorra
Dokumentala
Herrialdea: Argelia & Espainia
Urtea: 2018
Hizkuntza: Azpitituloak gazteleraz
Iraupena: 14 min.

————————————————————————————————————————————————————————————————————-

“OYENTES”

Musika ona eskaintzen duen gaueko irrati-programa informal batean, neska entzule batek deitu du eta bere auzotar baten etxean gertatutako genero-indarkeriako gertakari baten berri eman du. Saioak norabidea aldatzen du, eta protagonistek tentsio eta estres handiko egoera bati aurre egin behar diote entzule gisa. Filmak espero ez den amaiera du.

Egilea: Fabricio Centorbi
Generoa: Genero Berdintasuna
Fikzioa
Herrialdea: Argentina
Urtea: 2019
Hizkuntza: Gazteleraz
Iraupena: 14 min.

————————————————————————————————————————————————————————————————————

“WHITE”

“White Man” Transition Centre Plus izenekora iritsi da itsas bidaia batean elikadura-intoxikazio baten ondorioz hil ondoren. Iristen denean, hurrengo bizitzan zuria izango ez dela jakinarazten diote. Egoera horri lotuta, elkarrizketa bat hasten da, barregarri samarra baina zuria izatearen eta zurien pribilegioak edukitzearen esanahiaren inguruko edukiez betea.

Egilea: David Moya
Generoa: Kulturartekotasuna
Fikzioa
Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2018
Hizkuntza: Azpitituloak gazteleraz
Iraupena: 15 min.

———————————————————————————————————————————————————————————————————-

“SKIN”

Langile xeheen hiri bateko supermerkatu batean, gizon beltz batek irribarre egiten dio 10 urteko haur zuri bati korridorearen beste aldean. Une kaltegabe hori erreakzio txundigarri batekin amaitzen den gerra gupidagabe baten abiapuntua da.

Egilea: Guy Nattiv
Generoa: Kulturartekotasuna
Fikzioa
Herrialdea: AEB
Urtea: 2018
Hizkuntza: Azpitituloak gazteleraz
Iraupena: 21 min.

———————————————————————————————————————————————————————————————————

“WANTOKS: DANCE OF RESILIENCE IN MELANESIA”

2018an, Salomon uharteak, Hego Pazifikoan, “Melanesiako Arte eta Kultura Jaialdia” antolatu zuten, herrialdearen independentziaren 40 urteak ospatuz.

Bitartean, inguruko uharteetako herrialdeetan, askatasunaren aldeko borrokak aurrera jarraitzen du, Mendebaldeko Papuak Indonesiako okupazioari eutsi baitio eta oraindik, Kaledonia Berriko biztanleak Frantziako agintepean bizi baitira.

Melanesiako herrialde guztietan, egoiliarrek klima aldaketaren erronkari aurre egin behar diote, izan ere, itsas mailaren igoerak lurra eta tradizioa irensteko mehatxua dakar.
Testuinguru kargatu honetan, artistek bertako talentua erabiltzen ari dira tokiko kultura ospatzeko eta beren uharteen egoera larriaren gaineko nazioarteko arreta erakartzeko, elkartasuna pizteko eta berotzen ari den mundu baten arriskuen aurrean ekintza kolektiboa sustatzeko esperantzarekin.

Egilea: Lara Lee
Generoa: Garapen Iraunkorra
Dokumentala
Herrialdea: Salomon Uharteak & AEB
Urtea: 2019
Hizkuntza: Azpitituloak gazteleraz
Iraupena: 20 min.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo