Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“ARALAR, MUNDUA LEKU DEN LURRA”

Filma Nafarroako eta Gipuzkoako mugan dagoen Aralarko ondare natural eta kulturalaren erakustoki izateaz gain, gogoeta eginaraziko die ikusleei. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko paisaiek, mendikatearen balioa ezagutzera emateaz gain, kontserbazioaren aldeko dei garbia egiten dute.

Egilea: Garazi Auzmendi
Generoa: Garapen Iraunkorra
Dokumentala
Herrialdea: Euskal Herria
Urtea: 2018
Hizkuntza: Euskara. Azpitituloak gazteleraz
Iraupena: 85 min.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo