Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“EN BOCA DE TODAS”

Egile bakoitzak asko du esateko, eta, oraingoan, “hilotz fin” modalitatea erabiliz, adierazpen animatuaren bitartez ematen du jakitera. Koherentzia lineala alde batera utzita, baina batasun tematikoa eta inkontzientea laneko material gisa erabiliz, hogeita bost animatzaile Komunikazioari –kontsigna gisa– erantzutera irten gara aldi berean.

Ideia gidari horretaz gain, atalek beste emozio eta ideia batzuk ere lantzen dituzte, hala nola askatasuna, errebeldia, kontaktua eta dialektika. Zurrunbiloan iritsitako motibazio sorta baten eta hamarka segundotan erabilitako hainbat adierazpideren bidez ikus daitekeen lehen printzipio- edo baieztapen-geruzak ahoa badudala berresten du. Edo are hobeto: gure ahoak, elkarrekin eta bat eginda, indartu egiten direla eta askoz gehiago esan dezaketela.

Egilea: Red de mujeres distribuidoras
Generoa: Garapen iraunkorra
Animazioa
Herrialdea: Argentina
Urtea: 2018
Hizkuntza: Gaztelera
Iraupena: 5 min.

———————————————————————————————————————————

“BIRTHPLACE”

Birthplacek planeta ezin hobe batera iristen den gizon baten istorio sinbolikoa kontatzen du. Gizonak bere nemesisa aurkitzen du: ozeanoko zaborra.

Egilea: Sil Van der Woerd, Jorik Dozy
Generoa: Garapen iraunkorra
Fikzioa
Herrialdea: Indonesia & Herbehereak
Urtea: 2018
Hizkuntza: Testorik gabe
Iraupena: 5 min.

———————————————————————————————————————————

“VICTORIA”

Victoria medikuntza ikasten ari den gazte bat da, Alejandraren lagunik onena. Asteburu bat elkarrekin ongi pasatzeko eta gertatzen zaigun guztia grabatzeko geratu gara. Martak eta Juanitok (grabazio-taldeko gainerako kideek, alegia) ez dute Victoria ezagutzen oraindik. Horregatik, irten aurretik “botiloia” egin dugu haren etxean, izotzaldia urtzeko. Ordu txikitan sartuta, Fuengirolara joan gara jaiarekin jarraitzera eta Victoriaren dantzalekurik gogokoenetako batean dantzan dena ematera. Era horretan, larunbat gaua Victoriarekin nolakoa den ikusi dugu.

Egilea: Alejandra Perea Martín
Generoa: Giza eskubideak
Fikzioa
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2018
Hizkuntza: Gaztelera
Iraupena: 8 min.

———————————————————————————————————————————

“DONDE NOS LLEVE EL VIENTO”

Mariamek ihes egin du etxetik, haurdun dago eta umearentzako etxe seguru bat aurkitu nahi du. Itsasoa zeharkatu du emakumeentzat baino ez den patera batean, eta Melillako muga-hirira iritsi da.

Bidean aurkitzen dituzten arriskuak direla eta, emakumeek nahiago dute beren istorioa sekretuan gorde. Miriamek, ordea, Tesoro semeari bere istorioa kontatzea erabaki du, Gabonetan erditu aurretik.

Egilea: J.A. Moreno Amador
Generoa: Kulturartekotasuna
Dokumentala
Herrialdea: Espainia
Urtea: 2018
Hizkuntza: Azpitituloak gazteleraz
Iraupena: 21 min.

———————————————————————————————————————————

“EN BUSCA DE UN ESPACIO”

Izaera historikoko ikus-entzunezko obra honek Kubako tradizio feministaren zati bat berregiten du, Errepublikaren lehen lau hamarkadak (1900-1940) bereziki kontuan hartuta. Kubako mugimendu feministaren XX. mendearen lehen erdialdeko historia (oso neurri txikian zabaldu dena) kontatzen du.

Egilea: Marilyn Solaya
Generoa: Genero Berdintasuna
Dokumentala
Herrialdea: Kuba
Urtea: 2019
Hizkuntza: Gaztelera
Iraupena: 52 min.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo