Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Demokraziari buruzko 7 lantxo, non izua eta komedia nahasten diren, 7 momentu arrotz eta era berean gertukoak; egiten zaigun iruzur kolektiboari buruzko 7 ikuspuntu surrealista eta sendoak; satiratik eta esperpentotik kontatutako 7 muturreko egoera, baina bizia eta gaurkotasunez betea … Bada inor, hemen, hiritarrok gure gizartea gobernatzen dugula uste duenik?

Testuaren jatorrizko bertsioa katalanez idatzia izan bazen ere, 17 hizkuntzetara itzulia izan da, mundu osoko 100 zuzendarik lan hau egokitu dutelarik. Egun bizi dugunari buruzko lan zoragarria, egungo ordazkaritza politikoari buruzko eta demokrazia hitzaren erabilera interesatuari buruzko hausnarketa sakona.

Egilea: Esteve Soler
Zuzendaritza: Antonio C. Gujosa
Antzezleak: José Vicente Moirón, Memé Tabares, Gabriel Moreno, Merina Recio
Iraupena: 90

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo