Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Danielek, 20 urteko gazteak, aldaketa espirituala bizi du Gazte Atxiloketa Zentro batean bizi den bitartean. Apaiz izan nahi du, baina hau ezinezkoa da bere aurrekari penalengatik. Hiri txiki bateko zurgintza-lantegi batera lanera bidaltzen dutenean, bertara iristean, apaizez janzten da eta bertako parrokiaren ardura hartzen du ustekabean. Predikari gazte eta karismatikoaren etorrera aukera bat da bertako komunitateak sendatze prozesua has dezan bertan gertatu zen tragedia baten ondoren.

Zuzendaritza: Jan Komasa
Gidoia: Mateusz Pacewicz
Antzezleak: Bartosz Bielenia, Eliza Rycembel, Aleksandra Konieczna, Tomasz Zietek, Leszek Lichota, Lukasz Simlat, Barbara Kurzaj, Zdzislaw Wardejn
Generoa: Drama
Musika: Evgueni Galperine, Sacha Galperine
Argazkia: Piotr Sobocinski Jr.
Herrialdea: Polonia
Urtea: 2019
Iraupena: 116 min.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo