Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Bi pertsona mailako. Maila-kopuru ezezagun bat. Plataforma bat janariarekin haientzat guztientzat. Goian daudenean gehiegi pentsatzen duten horietako bat zara? Edo behean daudenean ausardiarik ez duten horietako bat? Horretaz beranduegi jabetuz gero, ez zara zulotik bizirik irtengo.

Zuzendaritza: Galder Gaztelu-Urrutia
Gidoia: David Desola, Pedro Rivero
Antzezleak: Ivan Massagué, Antonia San Juan, Algis Arlauskas, Alexandra Masangkay, Eric Goode, Emilio Buale, Miriam Martín, Zorion Agileor, Óscar Oliver
Generoa: Ciencia ficción
Musika: Aranzazu Calleja
Argazkia: Jon Domínguez
Herrialdea: Euskal Herria
Urtea: 2019
Iraupena: 94 min
18 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo