Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Disney Live Actionen “The Lion King” film berriak Afrikako sabanara egiten du bidaia, han jaio baita errege izango dena. Simbak aita, Mufasa erregea, miresten du eta oso serio hartzen du bere errege patua. Alabaina, erreinuan guztiak ez daude pozik jaioberriaren etorrerarekin. Scar, Mufasaren anaia eta ordura arte erregegai bakarrak plan berezi bat dauka. Pride Rock eskuratzeko guduan traizioa, tragedia eta drama dira ezaugarri nagusiak, eta azkenean, Simba deserriratu egiten dute. Lagun pare bitxi baten laguntzarekin, Simba zaildu egiten da, eta eskubidez dagokiona berreskuratzen ahalegintzen da

Zuzendaritza: Jon Favreau
Gidoia: Jeff Nathanson
Generoa: Animazioa
Argazkia: Caleb Deschane
Musika: Hans Zimmer
Urtea: 2019
Herrialdea: AEB
Iraupena: 118 min.
6 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo