Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Emma, Jane Austenen neurriko maitasuna aurkitu eta zoriontasuna konkistatzeari buruzko komedia ezagunaren egokitzapen zinematografiko berri eta liluragarria da.

Emma Woodhouse, neska eder, adimentsu eta diruduna, gainera, bere herrixka ingeles aspergarriaren maitasunezko trikmailuen erregina eztabaidaezina da. Klase sozialen eta nerabezaroa atzean utzi eta helduaroko bizitzaren erronkei aurre egitearen zailtasunen satira distiratsu honetan Emmak bikote-erlazio gazi-gozo batzuen ondoren, benetako maitasuna betidanik bere ondoan egon dela jakingo du.

Zuzewndaria: Autumn de Wilde
Gidoia: Eleanor Catton
Antzealeak: Anya Taylor-Joy, Angus Imrie, Letty Thomas, Gemma Whelan, Bill Nighy, Aidan White, Rupert Graves, Edward Davis, Johnny Flynn, Miranda Hart
Generoa: Komedia
Musika: Isobel Waller-Bridge, David Schweitzer
Argazkia: Christopher Blauvelt
Herrialdea: Erresuma Batua
Urtea: 2020
Iraupena: 124 min.
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo