Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikotea eta ama-gaia berandu iritsiko da afaritara.

Afaltzen hasi baino lehen ama zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio-berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izen berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene ba! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Egilea: Matthieu Delaporte, Alexandre de la Patelliere

Itzulpena: Martin Agirre

Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi

Antzezleak: Ane Gabarain, Joxe Kruz Gurrutxaga, Mikel Laskurain, Susana Soleto, Asier Sota

Musika: Audio Network

Argiztapena: Julen Zaballa

Eszenografia: Asier Santxo

 

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo