Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Filmak 1969ko Los Angelesera eramaten gaitu. Dena aldatua dago eta Rick Dalton, telebistako izarrak, eta Rick Dalton, urteetan Rick-en dobleak, kasik ezezaguna duten industrian bizirik mantentzen saiatzen dira. Zuzendari eta idazle famatuaren pelikula honek antzezle bikainak ditu eta Hollywoodeko urrezko aroaren amaierari omenaldia eskaini nahi dio.

Zuzendaritza eta gidoia: Quentin Tarantino
Antzezleak: Leonardo DiCaprio, Brad Pitt, Margot Robbie, Al Pacino, Margaret Qualley, Kurt Russell, Bruce Dern, Timothy Olyphant, Michael Madsen, Tim Roth, ….
Argazkia: Robert Richardson
Urtea: 2019
Herrialdea: AEB
Iraupena: 165 min.
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo