Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Aintzin aintzinatik, Kupido maitasun erromantikoaren irudikapena da , maitasun kontutxoetan noraezean uzten gaituelarik.

Maitane, Kupidoren gezi-kolpeaz pozoindurik, maitemintzen da, amesten du, barre egiten du … liluratzen da! Aldi berean, Itxaropentsu eta etsita.

Noraezean eta larri zauritua, azkenik, begiak zabalduko ditu, Kupido erbesteratuko du eta “Disney” maitasuna desterratuko .

Mitoa zalantzan jatzen duen maitasunezko eta humorezko istorioa.

Zuzendaritza: Rosa Martínez
Ideia eta antzezpena: Aitziber Izquierdo

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo