Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

¡Ese no!! giza harremanei buruzko komedia dibertigarri bat da, bertan pertsonaiak eguneroko maskara atsegin horietatik, gizabanako bakoitzak ezkutuan duen barne-errealitate gordinetara bidaiatzen da, horiek azaleratuz. Adiskidetasunari, hipokrisiari eta zitalkeriari buruzko komedia hurbil eta zuzena da, askotariko gaiak lantzen direlarik; maitasuna, maitemina, denbora eta familia.

Alexander Patellière eta Matthieu Delaporte frantziarren “Le Prénom” lanean oinarrituta, testu aberats eta dinamikoak, lagunen eta familiaren arteko gau-jai batera garamatza. Han, familiako kide berri baten izenari buruzko jolas dibertigarriak, gatazkaz gatazka eramango gaitu, zein baino zein barregarriagoa.

Ekoizpena: Banarte Antzerki Taldea
Zuzendaria: Sonia Villamor
Testua: Rafa Herce
Argiztapena: Rafa Herce
Eszenografia: Javier Obregón
Musika eta soinua: Aitor Coello
Argi eta soinu teknikaria: Aitor Coello, Pedro Ferrer
Jantziak: Iolanda Iriondo
Iraupena: 90min.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo