Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Las hermanas Picohueso antzerki konpania izugarrizko sormen lan batekin datorkigu. Excalibur y otras historias de animales lanean telebistako zuzeneko saio bat irudikatuko dute, bere zalaparta eta guzti.

Ongi etorriak Ornitorringora, horrela deiteze baita Dolly ardiak zuzentzen duen elkarrizketa programa, hori bai, espaziotik propio etorritako Laika txakur emearen laguntzarekin, beti begiluze eta adi. Gaur gaueko programan gizon-emakumeen axolagabekeriagatik eta mesfidantzagatik gertatu diren biktimak erdigunean jarriko ditu.

Elkarrizketa programa honetan parte hartzen dutenak, animalia biktimak dira, giza helburu zalantzagarriak medio, hots, aurrerapen teknologikoa, babessa, zenbait arinkeria eta funtsa gabetasun … hilak izan direnak.

Zuzendaritza eta dramaturgia: Hermanas Picohueso

Zuzendaritza artistikoa: Diego Ingold y Lluki Portas

Antzezleak: Lluki Portas, Diego Ingold, Gal·la Peire y Marc Homar

Musika: Clara Ingold y Mon Joan Tiquat

Iraupena: 65 min.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo