Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Habanako unibertsitatean soziologia ikaslea da David. Gaztea, komunista eta aurreiritziz betea. Diego aldiz, artista, homosexuala, indibidualista eta eszeptikoa. Halabeharrez ezagutzen dira eta Diego erakarrita sentitzen da. Sexu-harremanak mantentzeko asmoarekin, David etxera eramaten du Diegok, baina gazteak arbuiatu eta alde egiten du. Egun batzuk pasatu ondoren, artistarengatik sentitzen duen lilurak errezeloa gainditzen du eta nahiz eta desberdintasun ideologiko eta pertsonalak handiak izan, adiskidetasun zintzoa lantzen hasten dira.

Egilea: Senel Paz.
Zuzendaria: Alberto Alfaro.
Antzezleak: Alejandro Valenciano, José F. Ramos, Manuel Menarguez.
Musika: Jesús Miguel Pérez Castro
Iraupena: 90 min.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo